Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Donostiako Herrera auzoan, kalean bikotekidea jotzeagatik
Gertakariak igande gauean gertatu dira; zerbitzuz kanpo zegoen Donostiako Udaltzaingoko agente batek gizon bat bere bikotekidearekin eztabaida gogorra izaten ari zela ikusi zuen, bai eta emakumea nola jotzen zuen ere.
Agentziak | EITB Media
Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu du igande honetan Donostiako Herrera auzoan, kalean bikotekideari eraso egitea egotzita.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, igande gaueko hamaikak aldera, Donostiako Udaltzaingoko agente batek ikusi zuen gizon bat eztabaida bizian zebilela bikotekidearekin. Emakumea nola jotzen zuen ere ikusi zuen.
Ertzainak bertaratu eta atxilotu egin dute, genero-indarkeriako delitu bat egotzita. Atxilotua ertzain-etxera eraman dute bart, beharrezko eginbideei hasiera emateko, eta, horiek amaitutakoan, Donostiako Emakumeen aurkako Indarkeriaren Epaitegiaren esku geratzea espero da.