Gizartea -

HERIOTZA

Josefina Lamberto hil da, Maravillas Lambertoren ahizpa, 93 urte zituela

Frankismoaren biktimen oroimen historikoaren alde lan egiteagatik ezaguna, Nafarroako fusilatuen senitartekoen elkartearen sortzaileetako bat ere izan zen.

Josefina Lamberto, erdian, Joseba Asiron Iruñeko alkate ohiaren alboan. Artxiboko irudia: EITB Media
Josefina Lamberto, erdian, Joseba Asiron Iruñeko alkate ohiaren alboan
Josefina Lamberto, erdian, Joseba Asiron Iruñeko alkate ohiaren alboan. Artxiboko irudia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josefina Lamberto atzo hil zen Iruñean, 93 urte zituela. Maravillas Lambertoren ahizpa eta Vicente Lambertoren alaba izateagatik ez ezik, frankismoaren biktimen oroimen historikoaren alde lan egiteagatik ezaguna zen.

1929. urtean jaio zen Larragan. 1936an tropa kolpistak bere etxean sartu ziren aitaren bila, nekazari sozialista bera, eta harekin batera eraman zuten 14 urteko Maravillas ahizpa ere. Aita fusilatu egin zuten falangistek eta haren gorpua desagertuta dago geroztik. Maravillas, ostera, bortxatu, hil eta erre egin zuten.

21 urterekin moja sartu zen eta gerora 14 urtez egon zen Pakistanen, berak sarritan esan izan duenez, esklabuen pare lanean.

Nafarroako fusilatuen senitartekoen elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Azken egunera arte ez du etsi bere aitaren gorpuaren bila, baina hura aurkitu gabe hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Memoria Historikoa