Gizartea -

GAIXOTASUNAK

Tximino baztanga kasu berriek ez dute lotura epidemiologikorik Euskaditik kanpoko beste kasu batzuekin

Guztira bederatzi kasu dira, bost Bizkaian, bi Gipuzkoan eta beste bi Araban, eta guztiek sintoma arinak izan dituzte.

Laborategiko langileak laginak aztertzen. Argazkia: EFE.
Laborategiko langileak laginak aztertzen
Laborategiko langileak laginak aztertzen. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) baieztatutako tximino baztanga kasu berriek ez dute lotura epidemiologikorik Euskaditik kanpoko beste kasu batzuekin. EAEn identifikatutako kasuak bederatzira igo dira dagoeneko, azken orduetan bi positibo berri detektatu ondoren, bat Bizkaian eta bestea Gipuzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, bederatzi kasuetatik bost Bizkaian atzeman dituzte, bi Gipuzkoan eta beste bi Araban. Guztiek sintoma arinak izan dituzte eta etxean isolatuta daude. Osakidetzak jarraipen anbulatorioa egiten diela adierazi du.

Tximino baztanga oso gutxitan gertatzen den gaixotasuna da, normalean sukarrarekin, mialgiekin, adenopatiekin eta eskuetan eta aurpegian erupzioarekin agertzen da, barizelaren antzera. Joan den maiatzaren 15ean, Erresuma Batuak alerta bat jarri zuen baieztatutako lau kasu detektatu zituztelako.

Aste honetan erregistratutako hiru kasu berriak Bizkaiko bi gizoni eta Gipuzkoako bati dagozkie, eta guztiak ere modu arinean ari dira infekzioa pasatzen, ospitaleratzerik behar izan gabe.

Osasun Sailak herritarrei dei egin die infekzio hori saihesteko, eta sintoma bateragarriak izanez gero, etxean isolatzeko eta osasun sistemarekin harremanetan jartzeko adierazi du, kutsatzea saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak