Gizartea -
Trafikoa
Motozale bat zauritu da A-15ean Andoainen izandako istripuan
Istripu larria izan da A-15ean Andoainen Iruñeko noranzkoan eta errepidea itxi behar izan dute. Ordu erdiren buruan zabaldu ahal izan dute berriro eta konpondu dira sortu diren auto-ilarak.
EITB Media
Motozale bat zauritu da A-15 errepidean, kamioi baten aurka talka eginda. Donostia Ospitalera eraman dute, baina ez dute bere egoeraren berri eman.
Istripuaren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute Andoainen, Iruñerako noranzkoan, arratsaldeko 15:15ean.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, motor batek eta kamioi batek talka egin dute, eta, ondorioz, errepidea itxi behar izan dute.
Ordu erdiren buruan ireki ahal izan dute berriro errepidea.
4 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, baina zirkulazioa ireki ondoren konpondu egin dira.