Eustatek emandako datuen arabera, iaz 14.257 haur jaio ziren, aurreko urtean baino 482 gutxiago.
2021. urtean 14.257 haur jaio ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urtean baino 428 gutxiago (% 3,3) Eustat Euskal Estatistika Erakundeak zabaldutako datuen arabera.
Beherakada hiru lurraldeetan gertatu zen: Bizkaian, % 4,9; Gipuzkoan, % 1,8, eta Araban, % 1,2. Guztira, 6.957, 4.932 eta 2.368 ume jaio ziren, hurrenez hurren.
Jaitsiera, batez ere, urteko lehen hilabeteetan gertatu zen, urtarrilean eta otsailean, % 17,9 eta % 13,1. Urte amaieran, ostera, beti ere 2020ko datuekin alderatuta, igoera izan zen: % 5,3 azaroan eta % 11,4 abenduan.
Jaiotzen % 35,2tan amak 30 eta 34 urte bitartean zituen. Ondoren, 35 eta 39 arteko emakumeek izan dituzte seme-alaba gehien (% 34,7), 25-29 artekoen aurretik (% 13,3). 40 urtetik gorakoak, ostera, % 10 inguru dira, aurreko urtean baino puntu bat gutxiago.
Amen nazionalitatea aintzat hartuta, % 27,2 atzerriko nazionalitatea zuten. 2020an portzentaje hori % 28,5ekoa zen.
2021. urtean, ezkontzaz kanpoko 6.974 haur jaio ziren, hau da, jaiotza guztien % 48,9; 2020an, baino gehiago (% 46,9).
Jaiotza-hurrenkera kontuan hartuta, 6.978 lehen seme-alabak izan ziren, jaiotza guztien % 48,9. Bigarrenak % 37,6 eta hirugarrenak eta ondorengoak % 13,4 izan ziren.