Gizartea -

MERKATARITZA

Euskadi Bono Denda kanpainan eskuragai jarritako deskontu bonuen % 60 erabili dira dagoeneko

10 egunetan 388.000 deskontu bonu gastatu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horrek 3,9 milioi euroko bultzada eman dio txikizkako merkataritzari.

Euskadi Bono Denda kanpaina. Argazkia: Irekia
Euskadi Bono Denda kanpaina
Euskadi Bono Denda kanpaina. Argazkia: Irekia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi Bono Denda kanpainaren lehen 10 egunetan deskontu bonuen % 60 baino gehiago gastatu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Guztira, 640.000 jarri ziren herritarren eskura eta 388.000 agortu dira. Dagoeneko 3,9 milioi euroko bultzada eman dio kanpainak txikizkako merkataritzari. 

Orandik ere martxan dagoen kanpainaren balorazioa egin dute gaur goizean Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak eta Ainara Basurko Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak.

Sailburua pozik mintzatu da ekimenak izandako harrerarekin eta uste du tokiko kontsumoa eta hiri-ekonomia sustatzen lagunduko duela.

Euskadi Bono Denda kanpaina ekainaren 2an hasi zen eta aurreikuspenen arabera uztailaren 3an amaituko da. Guztira 640.000 bonu jarri dira Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren eskura txikizkako merkataritza. Deialdi honetan, 4.400 establezimendu atxiki dira.

6,4 milioi euroko aurrekontua izango du: 5 milioi Eusko Jaurlaritzak jarri ditu eta gainerakoa (1,4 milioi), atxikitako udalek eta diputazioek.

Zer egin behar da deskontua lortzeko?

Bonu bakoitzak 10 euroko deskontua izango du, gutxienez 30 euroko erosketa eginez gero. Deskontu hori establezimenduan bertan egingo da, aldez aurretik bonua erosi beharrik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 16 urtetik gorako pertsonek eskuratu ahalko dituzte bonuak. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, 50 euroko balioa duten bost deskontu-bonu eskuratu ahalko ditu; hainbat establezimendutan edo establezimendu bakar batean erabili ahalko ditu, erosketa bakar batean edo gehiagotan.

Informazio gehiago Euskadi Bono Denda webgunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba EAE Gizartea Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoari buruzko albisteak Merkataritza albisteak gaur Dirulaguntzak Euskadin