Gizartea -

SAVE THE CHILDREN TXOSTENA

Hilean 769 euro kostatzen da seme-alaba bat haztea Euskadin

Espainiako Estatuan 672 euro kostatzen da batez beste, 2018an baino 85 euro gehiago.

Haur jaioberri baten eskua. Egile eskubiderik gabeko irudia
Haur jaioberri baten eskua
Haur jaioberri baten eskua. Egile eskubiderik gabeko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022. urtean hilean 769 euro kostatzen da seme-alaba bat haztea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak gaur jakinarazi duenez. 2018an, ostera, 645 kostatzen zen.

Save the Children erakundeak "Zenbat kostatzen da haurrak haztea Euskadin 2022" izeneko txostena aurkeztu du. Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko, Kataluniako, Madrilgo Erkidegoko, Valentziako Erkidegoko eta Andaluziako kasu zehatzak aztertu ditu; bestetik, Espainiako Estatuko ikerketa egin du.

2018ko uztailean lehendabizikoz kalkulua egin zenetik eta 2022ko martxora arte inflazioa % 11 hazi zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Beraz, haur bat haztearen kostua inflazioa baino nabarmen gehiago hazi da. Hezkuntzak (% 1), elikadurak (% 13), arropa eta oinetakoek (% 10) edo aparteko gastuek (% 10) neurri beretsuan egin dute gora; baina beste batzuk, etxebizitza (% 75), hornigaiak (% 55) edo garraioa (% 27), kasu, askoz gehiago.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako familien erdiek ezin diote haurrak hazteko kostuari aurre egin edo zailtasunak dituzte. Zehazki, 28.960 familiak ezin diote gastu horri aurre egin ezta diru-sarrera guztiak horretara bideratuta ere. Gainera, 87.651 familiak beren diru-sarreren erdia baino gehiago gastatu behar dute horretan.

Espainiako datuak

Espainiako Estatuan 672 euro kostatzen da batez beste seme-alaba bat haztea, 2018an baino 85 euro gehiago (% 14). Andaluzian 641 euro, Valentziako Erkidegoan 710 euro, Madrilgo Erkidegoan 814 eta Katalunian 819.

Save the Children erakundeak haurren hazkuntza babesteko politika publikoak eskatu dizkiote Espainiako Gobernuari eta autonomia erkidegoei. Hiru proposamen zehatz egin ditu: 

1) Haurren hazierarako hileko 100 euroko diru-laguntza berri bat martxan jartzea 18 urte bitarteko adin txikikoak dituzten familientzat.

2) Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten familiei eta diru-sarrera txikiak dituztenei hazkuntzarako ematen zaizkien laguntzak eguneratzea.

3) Konpresa eta tanpoien eta pixoihalen zerga murriztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Umeak albisteak GKEak