Gizartea -

Bero-bolada

Larunbateko Eskola Kiroleko jarduera denak, bertan behera Bizkaian beroagatik surfa salbu

Araban bi hitzordu zeuden aurreikusita, Ogueta pilotalekuan pilota txapelketa bat, mantendu egingo dena, eta bertan behera geldituko den eta Agurainen egitekoa zen txirrindularitza proba bat. Gipuzkoan, mantendu egingo dira jarduerak, dauden gutxiak egunaren lehen orduetan izango direlako.

Eskola Kirol jardunaldi bat. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Eskola Kirol jardunaldi bat. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Eskola Kirol jardunaldi bat. EITBren bideo batetik hartutako irudia.

O. P. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak alerta laranja aktibatu du larunbaterako muturreko tenperatura altuengatik. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak 2022ko ekainaren 18rako antolatutako Eskola Kiroleko Programako ekintza guztiak bertan behera utzi ditu surf jarduera izan ezik.

Araban amaituta dago jada Eskola Kirolaren programazioa, baina bi hitzordu zeuden aurreikusita, aurretik, arrazoi batengatik edo besteagatik, egin izan ez zirenak. Bata, Ogueta frontoian pilota txapelketa bat; aire-girotua dagoenez, mantendu egingo da jarduera hori. Bestea, baina, Agurainen egitekoa zen txirrindularitza proba bat, bertan behera gelditu da.

Gipuzkoan, mantendu egingo dira jarduerak. Foru Aldundiak azaldu du jarduera gutxi gelditzen direla egiteko, eta, egunaren lehen orduetan izango direnez, eutsi egingo zaie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Bero-boladak azken ordukoa Eskola kirola albisteak Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Arabako Foru Aldundia