Gizartea -

Indarkeria matxista

40 urteko gizon bat atxilotu dute Tuteran, musika jaialdi batean sexu-abusuak egitea egotzita

Gainera, atxilotuari agintaritzaren aurkako atentatua leporatu zioten. Gertakariak iragan igande goizaldean jazo ziren.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 40 urteko gizon bat atxilotu du Tuteran (Nafarroa), sexu-abusuak eta agintaritzaren aurkako atentatua leporatuta. Hiriaren kanpoaldean egindako musika jaialdi batean gertatu zen, iragan asteburuan.

Espainiako Poliziak jakitera eman duenez, igande goizaldean, emakume batek poliziei laguntza eskatu zien, "tipo batek bere lagun bati ukituak egin zizkiolako, txiza egiten ari zenean".

Emandako deskripzioarekin, gertuko eremu batean ustezko egilearen bila hasi ziren poliziak. Ezaugarri berdineko gizona topatu zuten.

Polizien presentziaz ohartu eta bizikletan ihes egiten saiatu zen susmagarria. Poliziek gelditzeko eskatu zioten, baina ez zuen jaramonik egin. Metro batzuk aurrerago atzeman zuten, ordea.

Bat-batean, "neskarik ukitu ez" zuela esan zien poliziei, baina segurtasun araketa egin behar ziotenean, gizonak polizietako bati eraso egin zion.

Zaurien ondorioz, osasun zerbitzuek agentea artatu behar izan zuten. Horregatik, agintaritzaren aurkako atentatua delitua leporatu zioten atxilotuari.

Gainera, atxilotu baino ordubete lehenago, beste polizia patruila batek identifikatu zuen jaialdi inguruan. Isuna jarri zioten substantzia estupefazienteak eramateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Tutera Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak