Gizartea -

2022ko San Fausto jaiak

Desakato, Andy y Lucas, Los Diablos eta Guda Dantza arituko dira Basauriko jaietan

Udalak jakinarazi du, gainera, zabalik dagoela jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko deialdia. Oinarriak www.basauri.eus webgunean kontsulta daitezke.

Argazkia: desakato.es
Argazkia: desakato.es
Argazkia: desakato.es

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko Jai Batzordeak urriaren 8tik 16ra ospatuko diren San Fausto jaietako kontzertuen berri eman du. Aurtengo festetan, Guda Dantza (urriak 8, larunbata), Los Diablos (urriak 11, asteartea), Andy y Lucas (urriak 14, ostirala) eta Desakato (urriak 15, larunbata) arituko dira zuzenean, Herriko Taldeak jakinarazi duenez.

Udalak jakinarazi du, gainera, zabalik dagoela jada jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko deialdia. Lanak abuztuaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan. Kartel irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du eta 300 euroko saria, berriz, tokiko diseinu onenarentzat izango da.

Txikienentzako kartel lehiaketari dagokionez, bi kategoria egongo direla adierazi dute (Txikiak eta Gazteak), sari ezberdinekin, hala nola Social Antzokiko zinemarako eta ikuskizunetarako sarrerak, Basauriko abentura anitzeko indoor parkerako sarrerak eta Basauriko saltokietan kontsumitzeko txartelak, besteak beste.

Bi lehiaketen oinarriak www.basauri.eus webgunean kontsulta daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak