Gizartea -

COVID ZIURTAGIRIA

Bidaiatzerako orduan beharrezkoa al da covid ziurtagiria izatea edo antigeno testa egitea?

Nahasmena da nagusi udako oporrei begira, bidaia agentzietatik aurreratu dutenez. Estatu mailako hegaldietan ez da beharrezkoa izango pasaportea eramatea edo testa eginda izatea.

Vueling konpainiako hegazkin bat Hondarribiko aireportuan. ETBko bideo batetik hartutako irudia.
Vueling konpainiako hegazkin bat Hondarribiko aireportuan. ETBko bideo batetik hartutako irudia.
Vueling konpainiako hegazkin bat Hondarribiko aireportuan. ETBko bideo batetik hartutako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udan sartu gara gaur, oporrak ate joka ditugu eta askok, dagoeneko, erosita izango dituzte bidaiatzeko hegaldi txartelak edo antzerakoak. Covid ziurtagiria beharko al da uda honetan hegazkina hartzeko? PCR edo antigeno testik egin beharko da? Nahasmena da nagusi udako oporrei begira, bidaia agentzietatik aurreratu dutenez.

Estatu mailako hegaldietan ez da beharrezkoa izango covid ziurtagiria edota aurrez egindako testen emaitzarik izatea. Europara begiratuz gero, Bidaikide Gipuzkoako bidaia agentzien elkarteko lehendakaria den Lorea Urangak Euskadi Irratian azaldu du zenbait herrialdek dagoeneko ez dutela ziurtagiririk eskatzen. Batzuk, ordea, oraindik eskatzen jarraitzen dute.

Une honetan arazoa ziurtagiri horien iraungitze data dela azaldu du Axun Rodriguezek, Euskadiko bidaia agentzien elkarteko zuzendaritzako kideak. Horregatik, bi gomendio luzatu dituzte: bidaia agentzietan galdetzea edota Interneten begiratzea.

Gurutzaontzietan bidaiatzeko asmoa dutenek, baina, nahiz eta covid ziurtagiria izan, aurrez egindako antigeno proba bat eraman beharko dute ontzira sartzen diren momenturako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainia albisteak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak EBko covid ziurtagiri digitala