Gizartea -

SUKALDARITZA

Fatmata Binta sukaldari afrikarra, 2022ko Basque Culinary World Prize sariaren irabazlea

Basque Culinary World Prizek sukaldaritzako ekimen eraldatzaileak saritzen ditu. Fatmata Bintak Afrikako tribu nomada handienaren sukaldaritzaren inguruko dibulgazioa egiten du.

Fatmata Binta Sierra Leonako sukaldaria da. Argazkia: EFE.
Fatmata Binta Sierra Leonako sukaldaria da. Argazkia: EFE.
Fatmata Binta Sierra Leonako sukaldaria da. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fatmata Binta sukaldariak irabazi du 2022ko Basque Culinary World Prize saria. Fulani sukaldaritzaren egungo erreferentea da, eta Afrikako tribu nomada handienaren sukaldaritza kulturaren potentzialaren inguruan egiten duen dibulgazio eta garapen lanagatik saritu dute.

Sukaldariak, "Dine on a mat" ekimenari esker, afariak eskaintzen ditu fulanien berezko janariekin, eta bildutako dirua komunitate-proiektuetara bideratzen du. Ekimen horrek, jada, Ghanako 12 komunitate eta 4 eskualdetako 300 familiari lagundu die.

Era berean, Fulani Kitchen Foundationen bidez, Bintaren helburua da Fulani eskualde guztietako emakumeei eta haurrei laguntzea. Horretarako, gizarte-beharrei erantzuteko emakume-zentro bat eraikiko du.

Halaber, epaimahaiak Douglas McMaster ingelesaren eta Edson Leite brasildarraren lana saritu du, zero waste filosofia sustatzeagatik eta Sao Pauloko gazteak sukaldaritzan trebatzeko eta gazteei laguntzeko programak diseinatzeagatik, hurrenez hurren.

Basque Culinary World Prize sariak ekimen eraldatzaileak egiten dituzten sukaldarien lana goraipatzen du. Aurtengo edizioa Gironan (Katalunia) izan da eta epaimahaia munduko sukaldari ezagunek osatu dute, hala nola Joan Roca chefa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Basque Culinary Center albisteak