Gizartea -

TRAFIKOA

Zirkulazioa bere onera etorri da A-8an Bilbo parean Irungo noranzkoan, zortzi kilometroko ilarak egon ostean

Bi autok ezbeharra izan dute 06:50 aldera Zabalburu parean, eta bi errei itxi behar izan dituzte. 09:00ak pasatxo leheneratu da trafikoa.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi ibilgailuren arteko istripua izan da gaur goizean A-8 autobidean, Bilbo parean Irungo noranzkoan, eta ilara handiak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 09:00ak pasatxo leheneratu da zirkulazioa.

Ezbeharra 06:50ean gertatu da Zabalburu parean. Ondorioz, bi errei itxi dituzte, eta pilaketak sortu dira Irungo noranzkoan, zortzi kilometrorainokoak. Istripuan pertsona bat arin zauritu da, eta lekuan bertan artatu dute.

Ibilgailuak 08:00etarako kendu dituzte bidetik, baina, halere, 09:00ak arte ez da zirkulazioa bere onera etorri.

A-8an, Muskizen, Bilbora bidean, bi autok talka egin dute eta hor ere auto-ilarak sortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Bilbo gaur Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea albisteak Trafikoko web-kamerak Bilbon Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea AP8 Errepideko istripuen biktimak