Gizartea -
trafikoa
33 urteko moto-gidari bat hil da Zornotzan izan den trafiko istripuan
13:20 inguruan izan da ezbeharra Ibarra auzoan, Zubipunta industria-poligonoaren sarreratik gertu.
EITB MEDIA
33 urteko moto-gidari bat hil da, gaur eguerdian, Zornotzan izan den trafiko-istripuan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 13:20 inguruan izan da ezbeharra, Ibarra auzoan, Zubipunta industrialdetik gertu. Istripua nola gertatu den ez dute jakinarazi, oraindik.
Osasun larrialdietarako zerbitzuetako langileak bertaratu dira, eta gizonezkoa suspertzen ahalegindu badira ere, ez dute lortu. Tokian bertan hil da.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea