Itxi

Gizartea

migrazioaren drama

Gutxienez 18 pertsona migratzaile hil dira Melillan, marokoar agenteekin izandako istiluetan

agentziak | eitb media

Hildakoez gain, beste 76 pertsona zauritu dira; horietako 13, larri. Gainera, AMDHk bi jendarmeren heriotzaren berri ere eman du.

0:44
Migrantes en Melilla. Imagen: EITB Media

Gutxienez hamazortzi pertsona migratzaile hil dira ostiral honetan, Marokoko segurtasun indarren eta Melilla espainiar hiriko hesia gurutzatzen saiatu diren Sahara hegoaldeko ehundaka biztanleren arteko istiluetan. Hala jakinarazi dute Nador probintziako autoritateetako iturriek. Gainera, Marokoko Giza Eskubideen Elkarteak (AMDH) bi jendarmeren heriotzaren berri ere eman du azken orduetan; tokiko iturriek, berriz, ukatu egin dute hori.

Hildakoez gain, beste 76 pertsona zauritu dira; horietako 13, larri. Marokoar segurtasun indarrei dagokienez, berriz, 140 agente zauritu dira; horietako bost, larri.

Iturriek adierazi dutenez, Melillan sartzeko saiakeran "oso metodo bortitzak" erabili dira, eta sei migratzaileak jendetzak eragindako oldearen erdian hil dira (2.000 pertsona inguru ziren, Espainiako autoritateen arabera), edo hesia igotzen ari zirela lurrera erortzean jasandako zaurien ondorioz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena