Gizartea -

Nafarroa

Euskararen zonifikazioak dakarren "diskriminazioa" salatzeko manifestazioa deitu du gaurko Hordago! ekimenak

"Lurralde osoan euskara ezagutu edo ikasteko eta erabiltzeko eskubidea" aldarrikatu nahi dute datorren urriaren 22an Tuteran izango den protestarekin, euskara "Nafarroa osoko hizkuntza baita", Cortesetik Berara, Vianatik Gardera".

Hordago! ekimenak Tuteran eskainitako agerraldiaren irudia. Argazkia: Hordago! Twitter
Hordago! ekimenak Tuteran eskainitako agerraldiaren irudia. Argazkia: Hordago! Twitter
Hordago! ekimenak Tuteran eskainitako agerraldiaren irudia. Argazkia: Hordago! Twitter

T.S.J. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskararen zonifikazioari aurre egiteko helburuz Nafarroan sortutako Hordago! herri-ekimenak manifestazioa deitu du gaurko Tuteran, udalerri horretan bertan joan den ekainean eskainitako prentsaurrekoan jakitera eman dutenez.

"Zonifikazioari hordago! Gora euskara, Cortesetik Berara" lemapean egingo dute protesta, 17:30ean, Tuterako Plaza Berritik abiatuta, euskararen zonifikazioak nafarren artean dakartzaten "diskriminazioa, desberdintasun eta desadostasuna" salatzeko.

"Zonifikazioaren kontra egitea justiziaren alde egitea da", adierazi dute herri-ekimenaren kideek, "Nafarroan inolako bereizkeriarik gabe bizi nahi dugulako". "Ozen aldarrikatuko dugu euskara Nafarroa osoko hizkuntza dela, Cortesetik Berara, Vianatik Gardera, ezin baita Nafarroa euskararik gabe ulertu ezta euskara Nafarroarik gabe ere".

Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan Leire Legarreta Hordago! herri-ekimenaren bozeramaileak esan duenez, mobilizazioaren helburua da zonifikazioaren aurka egitea "euskara nafar guztiontzat izan dadin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Nafarroako albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak