Itxi

Gizartea

SENTENTZIA

Cabezudoren epaiari helegitea jarriko diote biktimek Auzitegi Gorenean

EITB MEDIA

Mario Diez biktimen abokatuak esan duenez, atzo ezagututako sententzia lorpen handia da, baina ez da espero zutena. Horregatik, sare-sozialen bidez zabaldutako mezuan, "Gorenean elkar ikusiko" dutela jakinarazi dio Cabezudori.

  • Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren atarian egindako protesta bat. Artxiboko irudia.

    Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren atarian egindako protesta bat. Artxiboko irudia.

Kote Cabezudo argakilari donostiarrari Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak ezarritako zigorra txikiegia dela iritzita, helegitea jarriko dute haren biktimek Auzitegi Gorenean. Mario Diez biktimek abokatuak jakinarazi du berria, sare-sozialetan argitaratutako mezu batean. Bertan zehazten duenez, epaia lorpen handia da, baina ez da nahikoa eta biktimek ez daude ados. Horregatik, Cabezudori mezu zuzena helarazi dio: "Gorenean ikusiko dugu berriro elkar".

Atzo ezagutu zen epaia. 28 urte eta bi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote Cabezudori, 17 neska gazteren aurkako sexu-abusu, bortxaketa, pornografia eta iruzur delituengatik. Martuteneko espetxean dago argazkilaria, eta bertan jaso zuen sententziaren edukia.

Zigor epaia, fiskaltzak eta salaketa partikularrak eskatutakoa baino askoz apalagoa izan da. Fiskaltzak 250 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Kote Cabezudo argazkilari donostiarrarentzat baina akusazio partikularrak 2.627 urteko espetxe zigorrera igo zuen bere eskaria; helegitea aurkeztea aztertzen ari da orain. Defentsak, berriz, horren absoluzioa eskatzen zuen.

Ia 8 urte iraun duen ikerketa baten ondoren, auzi nagusiaren epaiketa joan den martxoaren 7an abiatu zen Gipuzkoako Auzitegiko Lehen Sekzioan, eta hilabetez luzatu zen.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena