Gizartea -

Ezbeharra Gipuzkoan

Hil egin da Bergaran larri zauritako motor gidaria

Biktimak 21 urte zituen. Asteazken eguerdian, gidatzen ari zen motorrak furgoneta batekin talka egin zuen. Donostia Ospitalean hil da.

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazkenean Bergaran izandako zirkulazio istripuan oso larri zauritu zen 21 urteko motor gidaria hil egin da Donostia Ospitalean, Segurtasun Sailak ostegunean jakitera eman duenez.

Ezbeharra asteazkeneko 12:35ean jazo zen. Biktima Kawasaki ZR motor bat ari zen gidatzen, eta talka egin zuen Iveco Daily 3010 furgoneta batekin, Maltzagarako noranzkoan zihoazela.

Bertaratutako larrialdi zerbitzuek zauritua artatu zuten, eta oso larri eraman zuten Donostia Ospitalera.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Bergara Albisteak Debagoiena gaur