Gizartea -
Zirkulazio istripua
Ibilgailua errekara erori eta onik atera dute gidaria, Soraluzen
Gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Mendaroko ospitalera eraman dute.
Erredakzioa
Emakume bat autotik atera behar izan dute errepidetik atera eta errekara erori ostean, Soraluzen (Gipuzkoa).
Istripua 07:50ean gertatu da, GI-627 errepidean, Soraluzen. Ibilgailuko gidariak kontrola galdu du, bidetik atera eta errekara erori da.
Suhiltzaileek atera behar izan dute emakume autotik, eta, ondoren, Mendaroko ospitalera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea