Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Larunbatean giro eguzkitsua nagusi, baina igandean hodei gehiago, batez ere Kantauri isurialdean

Larunbatean, barnealdean bero egingo du. Igandean, ostera, hodei gehiago izango dira, batez ere ipar partean, eta tenperaturak behera egingo du. Kantauri isurialdean, goizean goizetik hodeiak nagusituko dira eta han-hemenka zirimiria egin dezake.

Bedaio (Gipuzkoa). Argazkia: Jabier Landa
Bedaio (Gipuzkoa). Argazkia: Jabier Landa
Bedaio (Gipuzkoa). Argazkia: Jabier Landa

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuak bitan zatituko da; izan ere, larunbatean giro eguzkitsua izango da, baina igandean hodei gehiago izango dira, batez ere Kantauri isurialdean, Euskalmetek jakitera eman duenez.

Larunbat eguzkitsua

Larunbatean, barnealdean bero egingo du. Goizean goizetik giro eguzkitsua nagusituko da denean eta tenperatura maximoak, kostaldean salbu, 30 ºCren bueltan edo hortik gora geldituko dira.

Itsasertzean berriz, eguerditik aurrera brisa altxatuko du, eta maximoak 25 ºCren bueltan geldituko dira.

Arratsaldean, barnealdean, eguneko bero pilaketaren ondorioz, bero-hodeiak garatuz joango dira eta baliteke gauean lekuren batean trumoi-ekaitzak jotzea.

Igande hodeitsua ipar partean

Igandean, ostera, hodei gehiago izango dira, batez ere ipar partean, eta tenperaturak behera egingo du. Kantauri isurialdean, goizean goizetik hodeiak nagusituko dira eta han-hemenka zirimiria egin dezake.

Araba eta Nafarroa erdi eta hegoaldean, aldiz, hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Alabaina, arratsaldeak aurrera egin ahala, bero-hodeiak garatuz joango dira eta han-hemenka zaparradak bota ditzake eta ekaitzak jo dezake; baliteke ekialdean zaparradak mardulagoak izatea.

Haizea iparraldetik ibiliko da eta ekaitz-guneetan zakartu egingo da. Tenperaturak behera egingo du, batez ere ipar partean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak