Gizartea -
TRAFIKO ISTRIPUA
Gizon bat hil da istripua izan eta autoarekin ibaira erorita, Beran
Larunbateko azken orduan gertatu zen istripua N-121-A errepidean, 65. kilometroan. Oronozko suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten biktima autotik. 49 urte zituen eta Iruñekoa zen.
EITB MEDIA
49 urteko Iruñeko gizon bat hil da auto-istripua izan eta bere ibilgailuarekin Bidasoa ibaira erorita, Bera parean, Nafarroako suhiltzaileek jakinarazi dutenez.
Istripua atzo gauean, larunbata, gertatu zen N-121-A errepidean, 65. kilometroan. 22:00ak aldera, errepidearen ezkerreko aldetik atera eta ibaira erori zen autoa. Oronozko parkeko suhiltzaileek erreskatatu zuten biktima autotik. Berako mediku taldea eta anbulantzia bat ere bertaratu ziren baina ezin izan zuten ezer egin.
Guardia Zibilaren esku geratu da istripuaren arrazoiak argitzeko ikerketa.