Gizartea -

gipuzkoa

Zarautzen, San Pelaioko geralekua obrengatik itxiko dute astelehenean

Gainera, Inurritzako azpibidea ordezkatzeko, eskailera finkoak zein arrapalak izango dituen pasagune bat instalatuko dute. Geralekuko erabiltzaileek behin-behineko geltoki berria erabili behar izango dute.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zarautzen, San Pelaioko geralekua eta Lapurdi eta Mitxelena kaleak lotzen dituen azpibidea itxiko dituzte astelehenean obrengatik, Euskal Trenbide Sareak (ETS) jakitera eman duenez.

ETS puntu horretan egiten ari den obren bilakaerak eragingo ditu itxialdiak. Izan ere, nasa berriak egin nahi dituzte bertan, eta trenbide azpiko sarbidea zabaldu. Zarautzeko ekialdeko guneari ematen dio zerbitzua geltoki horrek.

12 hilabeterako kenduko duten Inurritzako azpibidea ordezkatzeko, eskailera finkoak zein arrapalak izango dituen pasagune bat instalatuko dute, Zumaiarako noranzkoan 100 metro ingurura egongo dena. Bestalde, geralekuko erabiltzaileek behin-behineko geltoki berria erabili behar izango dute.

Zarautzeko behin-behineko terminala, ekainaren 18an zerbitzua ematen hasi zena, Donostiarako noranzkoa duen oraingotik 150 metro ingurura dago, Lapurdi kaleko 11 eta 13 zenbakien parean.

"Horren abiaraztearekin, ekipo teknikoek oraingo geltokiaren eraispenari ekin ahal izango diote, eta ondoren azpiegitura berriaren eraikitze lanak abiatu", adierazi dute ETStik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak EAE albisteak Zarautz argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Garraio komuna gaur