Gizartea -
Gasteizen kotxeak su hartu eta zauritu zen gaztea oso larri dago
21 urteko gazteak hirugarren graduko erredurak ditu gorputzeko % 25ean, batik bat, aurpegian, eskuetan eta goiko gorputz-adarrean.
Erredakzioa
Joan den larunbatean, Gasteizen, kotxea erre ostean zauritu zen 21 urteko gazteak oso larri jarraitzen du eta arnasa hartzeko aparatuarekin, Gurutzetako ospitalak jakitera eman duenez.
Gazteak hirugarren graduko erredurak ditu gorputzeko % 25ean, batik bat, aurpegian, eskuetan eta goiko gorputz-adarrean eta kea arnastearen sindromea du
Istripuan 23 urteko beste gazte bat hil zen kiskalita. Auto berean zihoazen bi gazteak eta ezbeharra Mexiko eta Jose Atxotegi kaleen artean gertatu zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea