Gizartea -
DONOSTIA
Kontxako Pasealekua bi noranzkoetara zabaldu da berriro
Era berean, Kontxa Pasealekua San Martinekin eta Foruen pasealekuarekin lotzen duen bidegorriaren zati berria irekitzea ere aurreikusi dute.
EITB MEDIA
Amaitu dira Kontxako Pasealekua egokitzeko eta hobetzeko lanak eta Zubieta eta San Martin kaleen inguruko noranzkoa aldatzeko lanak, Donostiako Udalak ohar batean iragarri duenez. Horrela, Kontxako pasealekua bi noranzkoetara zabaldu da berriz ere.
Gaineratu dute zeregin gehienak bihar amaituko badira ere, inguru horretako hainbat puntutako zenbait erremate oraindik egiteke daudela.
Lanak amaitzearen ondorioz, Kontxako Pasealekuak bere ohiko funtzionamendua berreskuratuko du hainbat hilabetez trafiko mugatuarekin ibili ondoren, eta bi norabideak gaituko dira, Antiguarantz eta Erdialderantz, ibilgailu pribatuentzat eta baita garraio publikoarentzat ere.
Halaber, Kontxako Pasealekua San Martinekin eta Foruen Pasealekuarekin lotzen duen bidegorriaren zati berria irekitzea aurreikusi dute.