Gizartea -

Araba

17 urteko gazte bat hil da Sarriako putzu batean itota, bainatzen ari zela

Putzura joan zen igeri egitera, baina suhiltzaileek atera behar izan zuten ia pultsurik gabe.

Sarriako putzua, artxiboko irudian. Argazkia: EITB MEDIA
Sarriako putzua, artxiboko irudian. Argazkia: EITB MEDIA
Sarriako putzua, artxiboko irudian. Argazkia: EITB MEDIA

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko gazte bat hil zen joan den ostegunean, itxuraz, itota, Sarriako (Araba) putzu batean bainatzen ari zela.

Ertzaintzak baieztatu duenez, 17:30 inguruan hil zen, Arabako Sarria herriko putzu batean.

Hildakoa, Urduñako adingabeen zentroko 17 urteko gaztea, putzura joan zen igeri egitera, baina suhiltzaileek atera behar izan zuten ia pultsurik gabe.

Heriotzaren arrazoia oraindik ofizialki baieztatu ezin izan badute ere, Ertzaintzak azaldu du, "itxura guztien arabera", itota hil dela gaztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Gazteak Gaurko itotzeak