Gizartea -

Garraoia

12 urtetik beherakoak TUVISAko hiri-autobusetan doan bidaiatzea proposatuko du Urtaranek

Ostegunean, Euskadiko Garraio Agintaritzan ere aurkeztu zuen neurria Gasteizko alkateak. Onartzekotan, 28.000 bat adingaberi egingo lieke mesede.

TUVISAko autobus bat, Gasteizen, artxiboko irudian. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.
TUVISAko autobus bat, Gasteizen, artxiboko irudian
TUVISAko autobus bat, Gasteizen, artxiboko irudian. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

12 urtetik beherakoak doan bidaiatzea Gasteizko hiri-autobusetan; proposamen hori egingo du ofizialki Gorka Urtaran Gasteizko alkateak TUVISA garraioetako udal-enpresaren hurrengo administrazio-kontseiluan. Ostegunean, Euskadiko Garraio Agintaritzan ere aurkeztu zuen neurria Gasteizko alkateak, eta duela egun batzuk aurreratu zuen. Onartzekotan, 28.000 bat adingaberi egingo lioke mesede.

Familientzako abantaila izateaz gain, alkatearen proposamenak, halaber, "hiriko zirkulazioko puntu kritikoetako bat arintzea bideratuko luke, alegia, eskoletako sarrerak eta irteerak". Neurria ez litzateke behin-behinekoa izango, behin betikoa baizik.

"Lehen Hezkuntzara arteko umeek aukera izango balute hezkuntza-zentroetara doako garraio publikoan joateko, ziur nago lortuko genukeela garraio publikoaren erabilera handitzea eta ibilgailu pribatua gutxiago erabiltzea", berretsi du alkateak.

Urtaranek, halaber, jakitera eman du Euskadiko Garraio Agintaritzari proposatu diola abantaila sozial hori Euskadiko gainerako udalerrietan ere abiatzea; nolanahi ere, Iñaki Arriolak zuzentzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak ez du babestu neurria.

"Garraio sailburuaren lehen erantzuna beti izaten da ezezkoa Gasteizentzat. Eta ezin dugu horrela lan egin. Gasteiz eta bere proposamenak aintzat hartu beharko lirateke. Espero dut ondorengo asteotan berriro biltzea, hitz egitea eta akordio-puntua adostea", ziurtatu du Gasteizko alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Garraio publikoa gaur