Gizartea -

Suteak

Basoko suteengatiko larrialdi plana martxan jarri dute Nafarroan

Nafarroako Gobernuak ohartarazi du sua pizteko arriskua handia dela lurralde guztian, tenperatura altuak direla eta.

Suak pabilioi bat kiskali du Andosillan. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Suak pabilioi bat kiskali du Andosillan. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Suak pabilioi bat kiskali du Andosillan. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak Basoko Suteengatiko Larrialdi Planaren lehen maila aktibatu du astelehen honetan, bero boladaren eraginez garrak pizteko arriskua lurralde guztian handia dela ohartarazita.

Hain justu ere, gaur goizean sua piztu da Andosillako pabilioi batean eta oraingoz ez dute itzali, mendean hartu badute ere.

Larrialdi planaren lehen maila aktibatuta, Nafarroako Gobernuak suteak itzaltzeko bere eskura dituen bitarteko guztiak alertan daude. Garrak itzaltzeko beste erkidego batzuetako suhiltzaileen laguntza behar izanez gero, larrialdi planaren bigarren maila aktibatuko lukete.

Horrez gain, Nafarroako Gobernuak gogora ekarri du nekazaritza eremuetan, basoetan eta larreetan makinen erabilera murriztuta dagoela.

Aemet meteorologia agentziak abisu horia ezartzen duen egunetan, makinak erabiltzea 14:00etatik 18:00etara egongo da galarazita; eta alerta laranja edo gorria bada, debekua egun osokoa izango da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua