Gizartea -

Indarkeria matxista

Tafallan emakume bati sexu erasoa egitea egotzita atxilotutako gizona kartzelatzeko agindua eman du epaileak

Tafallako 2. zenbakiko instrukzio epaileak beste sexu eraso bat ere egotzi dio gizonari, Nafarroako herrian bertan uztailaren 5ean egindakoa, hain justu.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behin-behinean eta fidantzarik gabe espetxean sartu dute Tafallan astearte honetan emakume bat bortxatzen saiatu zen 19 urteko gaztea. Uztailaren 5ean, herri berean, beste emakume bati egindako beste sexu eraso bat ere egotzi dio epaileak.

Ebazpen judizialean epaileak bi delitu egotzi dizkio gazteari bi erasoengatik. Era berean, epaileak lesio-delitu bat leporatu dio, bigarren biktimari harekin borrokan aritzean eragindako zauri eta hematomak direla eta. Halaber, ebazpen horretan, epaileak gaztea espetxean sartzeko agindua eman du "ihes egiteko eta delituzko errepikapenak egiteko arrisku handia" dagoelako.

Epaileak nabarmendu duenez, emakumeak egindako erasotzailearen deskribapena "bat dator ikertutakoarekin". Epaileak, halaber, "beste emakume batzuekiko delituak errepikatzeko arriskua" ikusten du, bi erasoen artean zazpi egun besterik ez baitziren igaro.

Auzipetuak ezin izango du Tafallan bizi, ezta hara joan ere, eta, gainera, ezin izango da emakumeengana 500 metro baino gutxiago hurbildu.

Gaztearen aitorpena hartu ondoren, Fiskaltzak eta akusazio partikularrak behin-behineko espetxean sartzeko eskatu dute. Defentsak, berriz, aske uzteko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Nafarroako albisteak Gizartea Sexu-abusuen biktimak gaur Gaurko titularrak Tafalla bideoak Eguneko albisteak