Gizartea -

JAZOERA

“Aurrerapenak” Santurtzin hil zen 15 urteko gaztearen ikerketan, segurtasun sailburuordearen arabera

Gartziak ez du informazio gehiago eskaini, kasua "bide judizialera lotuta" dagoelako.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodrigo Gartzia Segurtasun sailburuordeak adierazi du "aurrerapenak" izan direla Santurtzin hil zen 15 urteko gaztearen ikerketan.

Gartziak ez du informazio gehiago eskaini, izan ere, bere hitzetan, gaia "bide judizialera lotuta dago eta ezin da informaziorik plazaratu".

Gaztea bere ohean hilik aurkitu zuten bere etxebizitzan, Santurtzin. Adingabearen hainbat senidek aurkitu zuten gaztea, hilik, gorputzean kolpe ugari zituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi berriak Bizkaiko albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Nerabezaroa albisteak Gazteak albisteak