Gizartea -

GERTAKARIA

Gazte bat atxilotu dute igande goizaldean Santurtziko jaietan beste bati labanaz erasotzeagatik

05:00ak aldera, larrialdietako zerbitzuek abisua jaso zuten Santurtziko portuan gazte bat arma zuriz zauritu zutela jakinarazteko.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak astelehen honetan joan den igande goizaldean Santurtzin (Bizkaia) beste gazte bat labanaz zauritzea egotzita. Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Igandeko 05:00ak aldera jaso zuten abisua larrialdietako zerbitzuek Santurtziko portuan gazte bat arma zuriz zaurituta zegoela esanez. Polizia eta osasun langileak bertaratu ziren eta zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten.

Hala, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen gertatutakoa argitzeko, eta, astelehen honetan, gizon bat atxilotu dute, hilketa saiakeraren ustezko delitu bat egotzita. Polizia-eginbideak amaitu ondoren, atxilotua epailearen esku geratuko da.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, ikerketa abian da eta baliteke atxiloketa gehiago ere izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak