Gizartea -
Istripua
Lau zauritu eta ilara luzeak izan dira AP-8 autobidean, Mendaro parean, istripu baten ondorioz
Kamioi batek eta bi autok talka egin dute. Ezbeharra 15:00ak aldera gertatu da Irungo noranzkoan, eta zortzi kilometroko ilarak sortu dira. Zauritutako lagunak Mendaroko Ospitalera eraman dituzte.
EITB MEDIA
Kamioi batek eta bi autok talka egin dute arratsaldean AP-8 autobidean, Mendaro parean eta Irungo noranzkoan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Istripua 14:50 inguruan gertatu da. Lau lagun zauritu dira eta zortzi kilometroko ilarak sortu dira. Zauritutako pertsonak Mendaroko Ospitalera eraman dituzte.
15:40 aldera, errei bat ireki dute eta zirkulazioa bideratzen hasi dira, pilaketak murriztuz.
Zirkulazioa normaltasunera bueltatu da 17:30ean, istripua izan duten ibilgailuak errepidetik kendu eta gero.
Bestalde, arratsaldeko 15:30 inguruan beste istripu handi bat izan da AP-8 autobidean, Bilbo parean eta Kantabriarako noranzkoan.
Kamioi batek, furgoneta batek eta auto batek talka egin dute, eta pertsona bat ospitalera eraman dute zaurituta.
Ezbeharraren eraginez, lau kilometroko ilarak sortu dira eta zirkulazioa geldoa izan da Bilboko sarbidean, Kantabriarako noranzkoan.