Gizartea -

TUTERA

Gizon bat atxilotu dute Interneten 56 euroan erositako gidabaimenarekin gidatzeagatik

Atxilotua 52 urteko Gasteizko bizilaguna da, eta, haren arabera, gidabaimen hori aurretiaz beste poliziakide batzuei erakutsi zien eta ez zuten antzeman faltsua zenik.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak 52 urteko Gasteizko bizilagun bat atxilotu du agirien faltsutasuna egotzita nazioarteko gidabaimen faltsu bat erabili ondoren. Atxilotuaren arabera, agiri hori Interneten erosi zuen 56 euroren truke.

Gertakaria Tuteran izan da, trafiko-patruila batek derrigorrezko asegururik ez zeukan ibilgailu bat antzeman duenean.

Atxilotuak 1.500 euroko zigorra jaso du, eta Foruzaingoak autoa ibilgetu egin du. Gasteizko bizilagunak adierazi duenez, gidabaimen hori aurretiaz beste polizia kide batzuei erakutsi zien eta ez ziren konturatu faltsua zenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Tutera albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Albisteak