Frantziako Tourra -

2023ko edizioa

Frantziako Tourreko garaikurra Euskadira bizikletaz helduko da Paristik

Bi bizikleta Paristik irtengo dira igandean eta 48 ordutan 1.000 kilometro zeharkatu ondoren, asteartean iritsiko da garaikurra gurera.

Ekimenaren aurkezpena ostiral honetan Donostiko Udalaren aurrean. Argazkia: Irekia.
Ekimenaren aurkezpena ostiral honetan Donostiko Udalaren aurrean. Argazkia: Irekia.
Bi iraupen-ziklistak ekarriko dute Grand Départ-en ikurra Paristik Euskadira

0:52

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Tourreko garaikurra igande honetan bi bizikletatan irtengo da Paristik eta asteartean helduko da Euskadira.

Tradizioak adierazten duenez, Eliseo Zelaietan lasterketa amaitu ondoren, hurrengo egoitzak lekukotza hori irudikatzen duen garaikurra hartzen du. Orain arte, truke hori Frantziako hiriburuan egin izan da, eta garaikurra helmugara eramaten zen ohiko bideetatik, hegazkinez edo autoz, esaterako. Oraingo honetan, berriz, bi bizikletek 48 ordu baino gutxiagoan 1.000 kilometro zeharkatuko dituzte, gurera heldu arte.

Garaikurra Ziortza Villa eta Julian Sanz ultrafondistek garraiatuko dute. Bi txirrindulariek Eliseoko Zelaietan jasoko dute garaikurra Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen eskutik. Sophie Hæstorp Andersen Kopenhageko alkatea izango da Aburtorik lekukoa emateko arduraduna.

Ibilbidea zuzenean jarraitu ahal izango da Grand Départ Pays Basque 2023 webgunean.

2023ko Tourra Bizkaiko hiriburutik hasiko dela eta, EITBk 'Grand Départ Pays Basque'eko maillot bat eta kulote ofizial bat irabazteko zozketa antolatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Txirrindularitza Frantziako Tourra Zer gertatu da gaur Bilbon? Paris azken albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Frantzia bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa