Gizartea -

DROGAK

Euskadi helmuga zuen 534 kilo kokaina zeramatzan autokarabana bat atzeman du poliziak

Bi pertsona atxilotu dituzte. Legez kanpoko merkatuan, kargamentuaren balioa 60 milioi eurotik gorakoa izango litzateke.

Autokarabana eta aurkitutako droga Bartzelonako portuan. Argazkia: EFE.
Autokarabana eta aurkitutako droga Bartzelonako portuan. Argazkia: EFE.
EAEn saltzekoak ziren 534 kilo kokaina zeramatzan autokarabana bat atzeman dute

0:40

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Polizia Nazionaleko agenteek Zerga Agentziarekin batera egindako operazio batean, Euskadi helmuga zuen 534 kilo kokaina zeramatzan autokarabana bat atzeman dute. Droga Hego Amerikatik zetorren, eta Bartzelonako portuan aurkitu dute. Operazioan bi pertsona atxilotu dituzte.

Legez kanpoko merkatuan, substantzia horien balioa 60 milioi eurotik gorakoa izango litzateke.

Droga garraiatzeko, talde kriminalak bi kayak eta bizikletentzako euskarri bat dituen karabana bat erabili zuen. Autokarabana itsasontziz heldu zen Bartzelonako portura, covid-19ak eragindako osasun-murrizketengatik Hego Amerikan bi urte baino gehiago itxaron ondoren. Droga hondo bikoitz batean 333 paketetan ezkutatuta zegoen.

Denis Itxaso Gobernuko ordezkariak jakinarazi duenez, ikerketa 2019an hasi zen, kontrabandoan espezializatutako talde batek karabana batean droga kopuru handiak helarazi nahi zituela jakin ondoren. Talde horretako kideak hegazkinez heldu ziren Espainiara, eta Polizia Nazionalak beren jardueraren jarraipenari ekin zion.

Azken hamar urteetan Euskadi helmuga zuen kargamenturik handiena izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Drogak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa