Gizartea -

Nafarroa

Aurreneko zantzuen arabera, Zarrakazteluko sutea nahita piztu zuten, eta egilea bilatzen ari dira

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko Barne kontseilariak azaldu duenez, "egilea nor izan den zehazteko" lanean ari dira.

Sutea Zarrakaztelun. Argazkia: SOS Navarra
Sutea Zarrakaztelun. Argazkia: SOS Navarra
Sutea Zarrakaztelun. Argazkia: SOS Navarra

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak baieztatu duenez, "aurreneko zantzuen arabera", Zarrakazteluko sutea nahita piztu zuten, eta "egilea nor izan den zehazteko" lanean ari dira.

"Ikertzen ari dira, Guardia Zibila lanean ari da, Sepronaren bidez", azaldu du Remirezek, prentsaurrekoan. Azpimarratu duenez, Foruzaingoak zein Guardia Zibilak "profesional apartak dituzte lanean, erantzukizunak aurkitzeko orduan nahikoa tematuak, eta bilatuko dituzte".

Gainera, "sute delitua zigor kodean jasota dago, espetxe-zigor nahiko luzeekin", gogorarazi du kontseilariak.

"Gizartearen gehiengo zabal batek egiten duena aldarrikatu behar dugu; hau da, erantzukizuna eta baso-sute arriskuko jokabideak murriztu", adierazi du.

"Suteak piztu nahi dutenei mezu oso argia: Foruzaingoak, Guardia Zibilak eta gainerako poliziek estu hartuko dituzte, erantzukizunak zehazteko eta justiziaren aurrean ordain dezaten", ohartarazi du Remirezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Suhiltzaileak