Gizartea -
BEROA
Beroagatik abisu horia dago ezarrita gaurko Nafarroa osoan eta Araba hegoaldean
Tenperatura maximoak 34-36 °C-koak izango dira Ebro ondoko eskualdean eta Arabako trantsizio gunean, eta are altuagoak (37 eta 38 °C artean) Nafarroa erdialdean eta Erriberan.
EITB MEDIA
Beroarekin jarraituko dugu gaur lurraldearen barnealdean, eta, hala, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak muturreko tenperatura altuengatik abisu horia ezarri du Ebro ondoko eskualdean (Arabako Errioxan) eta trantsizio gunean (Araba erdialdea); Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak ere beste hainbeste egin du Nafarroako lurraldean.
Arabako bi gune horietan ere, abisu horia izango da indarrean baso-sute arriskuagatik.
Nafarroari dagokionez, abisu horia izango da lurralde osoan. Termometroak 37-38 °C-koak izango dira Nafarroa erdialdean eta Erriberan, eta 35-36 ºC-koak Pirinioetan eta Kantauri Isurialdean.