Gizartea -

ERREFUXIATUAK

GKEen salbamendu ontziak arrisku egoeretan soilik ibilgetu daitezke, EBko Justizia Auzitegiaren arabera

Ontziak soilik ibilgetu daitezke segurtasunerako, osasunerako eta ingurumenerako arriskurik badago. Gainera, ontzi barruan dauden pertsonen kopurua ezin da kontrol baterako arrazoia izan.

Aita Mariren erreskate bat EITB Mediaren artxiboko irudi batean.
Aita Mariren erreskate bat EITB Mediaren artxiboko irudi batean.
Aita Mariren erreskate bat EITB Mediaren artxiboko irudi batean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak astelehen honetan adierazi du itsas portuetako agintari nazionalek GKEen salbamendu ontziak soilik ibilgetu ditzaketela segurtasunerako, osasunerako eta ingurumenerako arriskurik badago. Kasuan kasuko estatuak arrisku-egoera frogatu beharko du.

Era berean, gorteak adierazi duenez, "behin ontziak pertsona horiek portu batean lehorreratu edo garraiatu ondoren", agintari nazionalek ahalmena izango dute hura ikuskatzeko, itsasoan segurtasun-arauak betetzen dituela egiaztatze aldera.

Gainera, Europako auzitegiak azaldu du ontzi barruan dauden pertsonen kopurua, nahiz eta baimendutakoa baino altuagoa izan, ezin dela kontrol baterako arrazoia izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Errefuxiatuak azken ordukoa Gobernuz Kanpoko Erakundeak Aita Mari ontzia gaur Mediterraneo itsasoa