Gizartea -

Istripua Nafarroan

Aurrez aurreko talka batek zauritu larri bat eta bi arin utzi ditu Arraiozeko saihesbidean

59 urteko gizon bat larri zauritu da, eta 58 eta 19 urteko bi emakume arin. Ezbeharra 15:43ak aldera gertatu da N-121-B errepidean.

Ezbeharra Arraiozeko saihesbidean (Nafarroa). Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Ezbeharra Arraiozeko saihesbidean (Nafarroa). Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Ezbeharra Arraiozeko saihesbidean (Nafarroa). Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

59 urteko gizon bat larri zauritu da Arraiozeko saihesbidean, N-121-B errepidean izandako istripuan. Bi ibilgailuk talka egin dute aurrez aurre. 58 eta 19 urteko bi emakume arin zauritu dira ezbeharrean.

Nafarroako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, istripua 15:43 aldera gertatu da, emakumeen ibilgailuak eta gizonaren autoak aurrez aurre talka egin dutenean.

Suhiltzaileek gizona autotik atera behar izan dute, harrapatuta geratu baita. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute helikopteroan.

Foruzaingoa eta tokiko talde medikoa bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Suhiltzaileak