Gizartea -

ura

Ur hornidura bermatuta dute Euskadiko biztanleen % 90ek, lehortea gorabehera

Uholdeak eta lehorteak kudeatzeko plan berria aurkeztu du asteazken honetan Eusko Jaurlaritzak, 2027ra arte indarrean egongo dena. Jasotako neurrien artean, funtsezkoak ez diren uren erabilera eta hiri sarreretako gaueko presioa mugatzea daude.

Ibai Eder urtegia, Azpeitian (Gipuzkoa). Argazkia: Josune Ugarte Epelde
Ibai Eder urtegia, Azpeitian (Gipuzkoa). Argazkia: Josune Ugarte Epelde
Ibai Eder urtegia, Azpeitian (Gipuzkoa). Argazkia: Josune Ugarte Epelde

itxaso leon kareaga | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak uholdeak eta lehorteak kudeatzeko prestatu duen plana aurkeztu du asteazken honetan Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak.

2027ra arte egongo da indarrean, eta egoeraren zein lekuaren araberako neurri zehatzak aurreikusten ditu, besteak beste, funtsezkoak ez diren uren erabilera mugatzea eta hiri sarreretako gaueko presioa ere zedarritzea.

Euskadiko biztanleen % 90ek "bermatuta" izango dute ur hornidura "epe erdira", azken asteotako lehortea eta "euri urritasuna" gorabehera, Eusko Jaurlaritzak baieztatu duenez.

Sailburuak aurreratu duenez, hasi dira neurriak Lea-Artibain eta Busturialdean aplikatzen. Izan ere, ur falta dute eskualde horietan, eta, duela bi astetik, indarrean da plana.

Tapiaren arabera, "lehorte egoeraren larritasunaren arabera" jarriko dira martxan urrats desberdinak, "modu mailakatuan eta sortu daitezkeen eragozpenak murriztuz".

Urtegien uneko egoera zehatzari buruz, Tapiak adierazi du % 70 eta % 80 arteko edukieran daudela, oro har. Ibai edo iturburuetako urez hornitzen diren herrien kasuan dago arazoa; % 10aren kasuan, alegia. Ura urtegietatik jasotzen dutenek, ordea, uda osorako edukiera nahikoa izango dutela uste da.

Euri eskasia

Arabako zenbait herritan hasi dira neurriak hartzen, prezipitazio eza dela eta. Euririk egiten ez badu, aurrera begira, herri txikietan zailtasunak aurreikusten dira. Ozaetan eta Okondon, esaterako, ura neurriz erabiltzeko gomendioa egin du Udalak. Zuian, berriz, Baias ibaiak ohi baino ur gutxiago darama, eta debekatuta dago igerilekuetarako, zelaiak ureztatzeko edo kotxea garbitzeko erabiltzea.

Bestalde, Bizkaiko Ur Partzuegoak ura Busturialdeko herrietara itsasontziz garraiatzeko asmoa azaldu du, abuztuaren erdialdera.

Nafarroan, Erriberako 8 herrik dute ur arazoa, eta baita Erroibarren ere. Esako urtegia dago baxuen, % 45ean.

Gainontzekoan, Zadorrako urtegia % 71n dago; Añarbe, % 76an eta Ibai Eder, % 85ean.

Oso euri gutxi egin du uztailean: Donostian, batez bestekoa 86 litrokoa izan ohi da, baina, aurten, 20 baino ez ditu bota. Gasteizen 14 litro izan dira; Iruñean, 7 litro; Baionan, 6; eta 3 litro, Bilbon.

Euri gutxi egin du uztailean, eta zenbait herrik neurriak hartu dituzte
Euri gutxi egin du uztailean, eta zenbait herrik neurriak hartu dituzte
Euri gutxi egin du uztailean, eta zenbait herrik neurriak hartu dituzte

01:25
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Uholdeak bideoak Ingurumena Ura Lehorteari buruzko albisteak