Gizartea -
Trafikoa
Amaitu dira auto-pilaketak Irunen, AP-8an
Trafiko arazoak izan dira Irungo AP-8ko ordainlekuan, Bilborako noranzkoan, eta A-1 autobian, Armiñonen, Burgoserako noranzkoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Amaitu dira auto-ilarak Irungo AP-8ko ordainlekuan, Bilborako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.
Bestalde, A-1 autobiaren eta AP-1 autobidearen arteko lotunean, Armiñonen (Araba), Burgoserako noranzkoan, auto-ilarak amaitu dira.
Hegoalderantz zihoazen ibilgailuen joan-etorria nabarmena izan da eguneko lehen orduetatik, eta 10: 00ak pasata 6 kilometroko auto-ilarak sortu dira AP-1ean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea