Gizartea -

EZBEHARRA

Astigarragako 24 urteko gazte bat hil da Eretako moto istripu batean

Istripua 14:45ak aldera gertatu da. Hainbat lagun Soudet mendatea igotzen ari zirela, gaztearen motorra errepidetik irten eta amildu egin da.

E.J.O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astigarragako 24 urteko gazte bat hil da gaur arratsaldean Eretan (Biarno), Soudet mendatea igotzen ari zela izan duen istripuan, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

Taldean zihoala, 14:45 aldera, errepidetik irten eta amildu egin da moto gidaria SudOuestek zabaldutako datuen arabera.

Abisua jaso eta berehala bertaratu dira larrialdi zerbitzuak, helikoptero bat eta osasun zerbitzuetako langileak, baina ezin izan dute ezer egin gaztearen bizitza salbatzeko.

Gendarmeriak ikerketa ireki du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Herriak eta Hiriak Gaurko albisteak Gipuzkoa Iparraldea argazkiak EAE Gizartea bideoak Gaurko titularrak Astigarraga bideoak Gaurko azken orduko albistea Trafiko istripuen biktimak