Gizartea -

Gertakaria

Trapagarango bizilagun bat hil da Valladoliden, entzierro batean

'El Norte de Castilla'-k zabaldutako informazioaren arabera, gizonak behi baten adarkada bat jaso du La Secako zezenkoen jaietan.

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trapagaranen (Bizkaia) bizi zen gizon bat hil da La Secan (Valladolid), behi batek adarkatu ostean, El Norte de Castillak esan duenez.

Aipatutako hedabideak bertsio digitalean argitaratu duenez, gizonak lepoan jaso du adarkada, 00:30 inguruan, udalerriko zezen plazan ospatzen ari zen jaietako azken ekitaldian. 

Ondoren, zezen plazan zeuden osasun langileek gizona artatu zuten erizaintzan, baina, tamalez, bertan hil zen.

Bestalde, atzo baita ere, udalerri berean, beste gizon bat hil zen jaietan, bihotzekoak jota.

Horrezkero, bertan behera utzi dituzte jaietako ospakizun guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Trapagaran bideoak Albisteak Jaiak Animaliak