Gizartea -

EUSTAT

Immigrazioak % 11,9 egin zuen gora, eta emigrazioak, % 16,7 Euskadin 2021ean

EAEko migrazio-saldo positiboa 3.500 pertsonatik gorakoa izan zen joan den urtean. Euskadiko biztanleria etxez aldatzen denean, % 67 erkidegoan bertan geratzen da.

Ehunekoetan, Araban bakarrik egin du gora migrazio-saldoak. EITB Mediaren artxiboko irudia.
Ehunekoetan, Araban bakarrik egin du gora migrazio-saldoak. EITB Mediaren artxiboko irudia.
Ehunekoetan, Araban bakarrik egin du gora migrazio-saldoak. EITB Mediaren artxiboko irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etorkin kopuruak % 11,9 egin zuen gora Euskadin 2021ean, eta emigrazioak, % 16,7. Aurreko urtean, 39.427 etorkin izan ziren, eta 2020an, 35.221, Eustaten arabera. Bestalde, emigrazio-kopuruak ere gora egin du, 2020an 30.709 joale izan baitziren, eta 2021ean, 35.839.

Halaber, EAEko migrazio-saldo positiboa 3.500 pertsonatik gorakoa izan zen joan den urtean.

EAEko biztanleria areagotuz joan da urtez urte, migrazioari esker.

Lurraldez lurralde, Bizkaiak, kopuru absolutuetan, migrazio-saldo altuena izan zuen (1.465 pertsona); Arabak 1.179 pertsonako saldo positiboa izan zuen eta Gipuzkoak, 944 pertsonakoa. Ehunekoetan, Araban bakarrik egin du gora aurreko urtearekin alderatuta.

Orokorrean, etorkinen % 58 eta emigratzaileen % 45 atzerritarrak izan ziren.

Estatuari erreparatuz, hurrengoak dira immigrante gehien ekarri zituzten autonomia-erkidegoak: Gaztela eta Leon, Madril, Kantabria eta Katalunia.

Bestalde, Euskadiko biztanleria etxez aldatzen denean, % 67 erkidegoan bertan geratzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Herria Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Eustat