Itxi

Gizartea

BEROALDIA

Larrun mendia herritarrentzat itxi dute sute arriskuagatik

IDOIA ALBERDI ETXANIZ | EITB MEDIA

Pirinio Atlantikoetako departamenduak ohar bidez jakinarazi duenez, datozen orduetarako tenperatura altuak aurreikusten dira, eta, hori dela eta, mendiko jarduera guztiak debekatzea erabaki dute, gutxienez, ostiral arratsaldera arte, suteak ekiditeko.

  • Larrun, artxiboko irudi batean. Argazkia: Iñaki L.

    Larrun, artxiboko irudi batean. Argazkia: Iñaki L.

Lehorte handia dago Euskal Herri osoan, eta Larrun ingurua ere ez da salbuespena. Ingurua babesteko eta suteak ekiditeko, mendirako sarbideak ixtea erabaki du Pirinio Atlantikoetako departamenduak, gutxienez, bihar arratsaldeko 19:00ak arte.

Gaur-biharretan, beraz, ezingo da Larrunera joan, mendian egin ohi diren aisialdiko ekintza guztiak bertan behera geratu dira, eta basogintzarekin lotutako jarduerak ere debekatuta daude.

Pirinio Atlantikoetako departamenduak atzo arratsaldean kaleratutako ohar batean zehaztu zuenez, tenperaturak gora egitea aurreikusten da datozen orduotarako, eta "kanikularen ondoriozko zaintza laranja" aktibatu dute Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan.

"Lehorte handia dago, eta horrek sute arriskua areagotu egiten du. Leku naturaletan, bereziki Larrun muinoan, suteek kalte handiak eragin ditzakete naturan eta etxebizitzetan… arrisku faktore multzo hau kontuan hartuta, Pirinio Atlantikoetako prefetak erabaki du suteak sor ditzakeen giza jarduera oro debekatzea", azaldu dute oharrean.  

Halaber, ur eskasia dela eta, uraren erabilera murrizteko eskatu zaie inguruko herritarrei.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena