Itxi

Gizartea

Istripua Valentzian

Hildako bat eta 40 zauritu izan dira Medusa Jaialdian, haize bortitzak hainbat egitura bota ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

04:00ak aldera, haize-bolada bortitz batzuen ondorioz, hainbat egitura erori dira, besteak beste, sarrera nagusiaren neurri handiko kartela eta agertokien zati batzuk. Horietako batzuek jendearen kontra jo dute.

01:23

22 urteko gazte bat hil eta beste 40 pertsona zauritu dira Cullerako (Valentzia) Medusa Jaialdian, haize-bolada bortitzen ondorioz hainbat egitura eta agertoki nagusiko zati erori ostean. Zaurituetako bost gazte Valentziako ospitaleetara eraman dituzte, Osasun Kontzeilaritzak jakitera eman duenez.

Antolakuntzak ohar bat kaleratu du "ezaugarri suntsitzaileak dituen fenomeno meteorologiko" bat aipatuz istripuaren sorburu gisa, agertokiko azpiegituran kalteak eragin dituena.

Ezbeharraren ondorioz, Medusa Jaialdiaren zuzendaritzak festibala bertan behera utzi eta oharra kaleratu du esanez "erabat suminduta eta hunkituta daudela", eta zaurituen esanetara jarri da.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

Jaialdiak igandera arte 320.000 pertsona inguru biltzea espero zuen, eta ostiralean hasi zuen musika elektronikoaren programazio ofiziala.

04:00ak aldera, haize-bolada bortitz batzuen ondorioz, hainbat egitura erori dira, besteak beste, sarrera nagusiaren neurri handiko kartela eta agertokien zati batzuk, horietako batzuk jendearen gainera erori direlarik.

Estatuko Meteorologia Agentziaren arabera, goizaldean "eztanda beroak" izan dira, haize-bolada oso gogorrekin eta bat-bateko tenperatura-igoerekin.

Jaialdiak "baimen guztiak" zituen

Jordi Mayor Cullerako alkateak bi dolu-egun ezarri ditu gazte baten heriotzagatik, eta larunbat honetan adierazi duenez, jaialdiak "baimen eta berme juridiko eta administratibo guztiak" zituen, administrazio "oso zorrotza" delako, eta ikerketa irekian xedatzen denaren arabera egongo direla adierazi du.

112 GVAk kaltetutakoak eta senideak artatzeko telefono bat jarri du martxan

Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak, Osasun Kontseilaritzak eskatuta, arretarako telefono bat (900 365 112) aktibatu du larunbat goizaldean Medusa jaialdian izandako istripuan kaltetutako senide eta pertsonentzat.

Gurutze Gorriko Larrialdietako Zerbitzuek Larrialdiei Berehalako Erantzuna emateko Talde bat (ERIE) ere mobilizatu dute, Cullerako Guardia Zibilaren kuartelean, erorketak kaltetutakoei laguntza psikologikoa emateko, 112 GVAren arabera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena