Gizartea -

Indarkeria matxista

22 urteko gizon bat atxilotu dute Irunen, emakume bati egindako sexu-eraso batengatik

Aparkaleku batean gertatu da, larunbateko 7:00ak aldera.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22 urteko gizon bat atxilotu dute Irunen larunbat honetan, emakume batek jasandako sexu-eraso batekin ustez zerikusia duelakoan. Erasoa aparkaleku batean jazo da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

7:00ak aldera izan da. Orduan, Ertzaintzak abisua jaso du Irungo osasun-zentro batetik; izan ere, bertan, sexu-erasoa pairatuta zuen emakume bat zegoen. Une horretan abiatu da emakumeari laguntzeko protokoloa, eta ospitale batera eraman dute.

Ertzaintza ikertzen hasi da, eta gizon bat atxilotu du, ustezko erasotzaile gisa. Oraingoz, ikerketak aurrera jarraitzen du, sexu-askatasunaren aurkako delitu hau argitzea helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Irun bideoak Eguneko albisteak