Itxi

Gizartea

Aste Nagusia

Berriz ere abordatu dute Donostia piratek!

EITB MEDIA

Milaka pertsonak hartu dute parte Donostiako Aste Nagusiko ekitaldi koloretsuenean.

0:44
Abordaje pirata

Bi urteko hutsunearen ostean, piratek berriz ere abordatu dute Donostiako Aste Nagusia, eguraldia lagun.

Abordatzea 2003an sortu zuen Donostiako Piratak kolektiboak eta, harrezkero, Aste Nagusiko ekitaldi jendetsunetakoa eta koloretsuenetakoa bihurtu da. Horregatik, egitarau ofizialaren parte da egun.

Goizeko lehen ordutik, milaka pirata aritu dira portuan euren ontziak sortzen, material askotarikoak erabilita. 

1:24

Gauez, Mati de Onda (Castello) pirotekniaren eskutik etorriko da su festak. Aldez aurretik, 2006ko, 2008ko eta 2014ko Aste Nagusietan ere parte hartu du konpainia pirotekniko horrek.

Eguneko azken orduan, Ariel Rot eta Kiko Veneno artistek giroa are gehiago berotuko dute Saguesen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena