Gizartea -

Demografia

Gipuzkoako jaiotzen % 8ko jaitsiera handiak EAEko batez bestekoa % 2,35 jaitsarazi du

Bizkaian eta Araban, zertxobait igo dira jaiotzak. Nafarroan, aldiz, % 2,69 jaitsi dira, INEk 2022ko lehen seihilekoari buruz 2021eko aldi berarekin alderaketan argitaratutako datuen arabera.

Haur jaioberria. Argazkia: pexels.com
Haur jaioberria. Argazkia: pexels.com
Haur jaioberria. Argazkia: pexels.com

O. P. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurtengo lehen seihilekoan jaiotza kopuruak behera egin du Hego Euskal Herrian 2021eko aldi berarekin alderatuta, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) asteazken honetan argitaratutako datuen arabera.

EAEn 6.704 jaiotza izan ziren aurtengo lehen sei hilabeteetan, % 2,35 gutxiago, 2021eko lehen seihilekoarekin alderatuta. Orduan jaio ziren pandemiaren lehen fasean sortutako haurrak.

Paradoxikoki, Bizkaian 3.388 haurtxo jaio ziren lehen seihilekoan, iazko aldi berean baino % 0,8 gehiago, eta Araban, 1.141, % 0,9 gehiago.

Gipuzkoan, ordea, jaiotzak nabarmen jaitsi dira, % 8,37ra arte (2021eko lehen seihilekoan baino 2.174 haur gutxiago), eta beherakada horrek EAEko jaiotzen kopurua balio minimoetara eraman du.

Nafarroan, urteko lehen seihilekoan, 2.335 jaiotza zenbatu dira, 2021eko aldi berean baino % 2,68 gutxiago, eta 2019an baino % 12,62 gutxiago, pandemiaren aurretik.

Igoera txiki bat Estatu espainiarrean

Hego Euskal Herrian lehen seihilekoan izandako jaiotza kopuruaren jaitsiera ez dator bat Estatu osoan erregistratutako % 0,13ko igoerarekin, bertan 159.705 jaiotza zenbatu baitira. 1990eko hamarkadaren amaieraz geroztik, kopuru hori minimoetan handiagoa da (211 haur gehiago) 2021eko lehen seihilekoan baino; orduan jaio ziren haurrak pandemiaren lehen fasean.

Aldiz, 2020ko lehen seihilekoan baino 10.590 gutxiago dira, eta duela sei urte, 2016an, baino 40.000 inguru gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak