Gizartea -

palmaresa

Scarsella Fireworks piroteknia italiarrak irabazi du Donostiako Su Artifizialen 57. Nazioarteko Lehiaketa

2019an bezala, piroteknia italiarrarentzat izan da Dosnostiako Aste Nagusiaren baitan egiten den nazioarteko lehiaketako Urrezko Maskorra.

Scarsella pirotekniaren su artifizialak. Argazkia: EFE
Scarsella pirotekniaren su artifizialak. Argazkia: EFE
Scarsella pirotekniaren su artifizialak. Argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Su Artifizialen 57. Nazioarteko Lehiaketako epaimahaiak larunbat honetan iragarri duenez, Scarsella Fireworks piroteknia italiarrak eskuratu du beste behin Urrezko Maskorra, 2019an bezala.

Era berean, Zilarrezko Maskorra Castelloko Martí Pirotekniarentzat izan da eta Brontzezko Maskorra Kanaria Handira joan da San Miguel Pirotekniaren eskutik. "Super Amara" Epaimahai Gazte Saria, berriz, Martí Pirotekniak irabazi du.

Lehiaketaren 57. edizioko epaimahaiak eskerrak eman dizkie Fully Fused Fireworks eta Turis piroteknia enpresei, "erakutsitako profesionaltasunagatik eta lehiaketan parte hartzeagatik, beren bildumen muntaketak egin zituzteneko baldintza meteorologiko aparten aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Aste Nagusia egitaraua Donostia albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Jaiak