Ekonomia -

PENTSIODUNEN MUGIMENDUA

Pentsiodunak berriro mobilizatuko dira Bilbon astelehen honetan, Aste Nagusi bete-betean

Manifestazioa eguerdiko hamabietan hasiko da Plaza Eliptikoan eta Udaletxean bukatuko da.

Pentsiodunak Bilbon EFEren artxiboko irudi batean.
Pentsiodunak Bilbon EFEren artxiboko irudi batean.
Pentsiodunak Bilbon EFEren artxiboko irudi batean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal pentsiodunak berriro manifestatuko dira Bilboko kaleetan datorren astelehenean, abuztuaren 22an, Aste Nagusian.

Mobilizazioa eguerdiko hamabietan hasiko da Plaza Eliptikoan eta Udaletxean bukatuko da.

Pentsiodunek pentsioen balioa handitzea, egiazko KPIaren araberako soldatak eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatuko dituzte. Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioan parte hartzera gonbidatu ditu "kolektibo sozial eta popular" guztiak.

Horiekin batera, Asturiasko eta Estatuko beste erkidego eta herri batzuetako pentsiodunak ere izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Istiluak Bilbon gaur Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea albisteak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Pentsioak azken ordukoa Manifestazioak gaur